Egipto, batez ere, arkitektura-lan handiei esker da ezaguna, baina bertako biztanleek aisialdiko zati handi bat ere dantzatzen eta abesten igarotzen zuten, instrumenturen bat lagun zutela.
Musika beti egoten zen presente tenpluetako zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festetan eta baita ere herri xehearen ekitaldietan. Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen. Honela, Egipto Zaharreko musikaren inguruan dugun informazio urria erliebeei, freskoei, papiro batzuei eta Inperio Berriko musika-instrumentuen ondareari zor diogu.
Bestalde, esan behar, abeslari koptoek Egipto Zaharreko ondare musikala gorde ere dutela, eta horrek egiptoarren kultura musikala hobeto ezagutzen laguntzen digu.
Erritual erlijiosoetan jainkoengana heltzeko instrumentu indartsuena ahotsa zela uste zuten egiptoarrek. Apaizek, emakumezkoek zein gizonezkoek, jainkoak antzezten zituztenean, ereserkiak eta kantuak abesten zituzten haien ohorez. Garai hartako margoek argitzen dute abeslariak oso garrantzitsuak izan zirela. Abeslariek eurek markatzen zieten sarrera eta erritmoa instrumentistei.
Kantariek instrumentuen laguntza izaten zuten gehienetan, eta Egipto Zaharrean harpa izan zen musika-tresna garrantzitsuena. Inperio Zaharrean, arku itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen. Inperio Ertainean, berriz, harpa apainduraz bete zuten, eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten, eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek, ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.
Azkenik, aipatu, Egipto Zaharrean, zeinu hieroglifiko berak adierazten zituela musika, alaitasuna eta ongizatea. Horren haritik, 2.600 urte duten hainbat papiro egiptoarretan, gaixotasunak sendatzeko baliagarriak diren abesti eta interpretazio musikalez hitz egiten da (musikaterapia)
MUSIKA EGIPTO ZAHARREAN
Egipto, batez ere, arkitektura-lan handiei esker da ezaguna, baina bertako biztanleek aisialdiko zati handi bat ere dantzatzen eta abesten igarotzen zuten, instrumenturen bat lagun zutela.Musika beti egoten zen presente tenpluetako zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festetan eta baita ere herri xehearen ekitaldietan. Egiptoarrek musika ahoz aho transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen. Honela, Egipto Zaharreko musikaren inguruan dugun informazio urria erliebeei, freskoei, papiro batzuei eta Inperio Berriko musika-instrumentuen ondareari zor diogu.
Bestalde, esan behar, abeslari koptoek Egipto Zaharreko ondare musikala gorde ere dutela, eta horrek egiptoarren kultura musikala hobeto ezagutzen laguntzen digu.
Erritual erlijiosoetan jainkoengana heltzeko instrumentu indartsuena ahotsa zela uste zuten egiptoarrek. Apaizek, emakumezkoek zein gizonezkoek, jainkoak antzezten zituztenean, ereserkiak eta kantuak abesten zituzten haien ohorez. Garai hartako margoek argitzen dute abeslariak oso garrantzitsuak izan zirela. Abeslariek eurek markatzen zieten sarrera eta erritmoa instrumentistei.
Kantariek instrumentuen laguntza izaten zuten gehienetan, eta Egipto Zaharrean harpa izan zen musika-tresna garrantzitsuena. Inperio Zaharrean, arku itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen. Inperio Ertainean, berriz, harpa apainduraz bete zuten, eta, batzuetan, faraoiaren burua agertzen zen, heldulekuan zizelkatua. Inperio Berrian, azkenik, harpa zabaldu egin zuten, eta 18 hariko tresna gisa nagusitu zen. Lirak, harizko beste instrumentu batek, ere arrakasta handia lortu zuen piramideen herrian.
Azkenik, aipatu, Egipto Zaharrean, zeinu hieroglifiko berak adierazten zituela musika, alaitasuna eta ongizatea. Horren haritik, 2.600 urte duten hainbat papiro egiptoarretan, gaixotasunak sendatzeko baliagarriak diren abesti eta interpretazio musikalez hitz egiten da (musikaterapia)
Ariketak:
Estekak (bideoak, infografiak eta artikuluak):
Arkaitzen gogokoak: